XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkerretara: 1. Royal Aircraft Factory-ren S.E.5a (Bretainia Handia, 1917). Lehen Gerrate Mundialaren azken urteko kazarik hobenetakoa izan zen. Motorea: Wolseley W4 Viper 8 zilindro V-an 200 HP. Hegalzabalera: 8,12 metro. Abiadura gorena: 222 km / or. Tripulazioa: 1 Armamentua: 2 ametrailadora.

2. Heinkel He III H-2 (Alemania, 1939). Bigarren Gerrate Mundialaren hastapenetan Luftwaffe-ren bonbardero hobenetakoa izan zen. Motoreak: 2 Junkers Jumo 211 A-3, 12 zilindro V-an, 1.100 HP bakoitzak. Hegalzabalera: 22,60 metro. Abiadura gorena: 405 km / or. Tripulazioa: 5 Armamentua: 6 ametrailadora, 2.495 kg. bonba.

3. Navy Curtiss NC-4 (EE.BB.1919). Terranovako Trepassy bahiatik Lisboaraino (Portugal), Azoresen eskala eginaz, 1919ko Maiatzean Atlantikoa trasbesatzea lortu zuen lehen hegazkina izan zen. Motoreak: 4 Liberty 12, 12 zilindro V-an, 400 HP bakoitzak. Hegalzabalera: 38,40 metro. Abiadura gorena: 137 km / or. Tripulazioa: 6.

Erdiko fuselaia
Muturreko lurreratzeko trena
Korrikalaria
Irratia
Hegalaldiko injiniadorea
Lehen ofiziala
Muturreko fuselaia
Posizio erorian dagoen muturra
Oxigeno gordailua
Aurreko fuselaia
Kapitaina
Presio babeskia
Arradarra
.

1935.tik, kontroleko gainalde ezberdinak erantsi zitzaizkien, bereziki belozitate garaiko hegazkinei.

Hegoen irteetako ertzetako flapsak lurretik altxatzean igokunde indar handiagoa sortzeko erabiltzen dira eta erresistentzia aerodinamikoa ugaritzeko lurreratzean.

Eraso ertzeko flapsak airearen nahaspiloa guttitzen dute, belozitatea galdu gabe eraso angelu handiagoak lortzeko gai egiten bait dute hegazkina.

Spoilersak hegoaren irteera ertzetik gertu dauden flapsak dira: alboratzeko laguntzaile bezala erabiltzen dira eta lurreratzean erresistentzia aerodinamikoa ugaltzeko.

Hegazkinen bilakaera
1909.tik 1914.ra kirol eta frogetarako erabili ziren batipat hegazkinak.

Gordon Aviation (1909) kopa eta Schneider (1913) garaikurra bezalako lehiaketa batzu antolatu ziren eta belozitateko errekordak etengabe hausten ziren.

Hegazkin eraikuntzarako lehen konpainia Gabriel eta Charles Voisinek fundatu zuten Frantzian.

Amerikan, Glen CURSSek hidrohegazkinak egiten zituen eta Europan, Geoffrey DE HAVILLAND eta Anthony FOKKER, oso ezagun eginen ziren beste bi izenek ere, hegazkinak egiten zituzten.

1912.an Aniot Roe ingles proiektatzaileak, AVRO Fa egin zuen eta pilotoaren kabina itxita zuen lehen hegazkina izan zen.

Errusian, Igor SIKORSKYk lau motoretako lehen hegazkina egin zuen, Russkii Vitiaz, eta 1913.an hegan egin zuen.

Lehen Gerra Mundialaren haseran, hegazkinek, errekonozimenduko ekintzetarako bakarrik balio zutela pentsatzen zen eta mordoska bat egin zen helburu honekin.

Hala ere, aireko guda, berehala azaldu eta indartu zen.

Ametrailadoreaz hornituriko lehen hegazkina MORANE-SAULNIER izan zen, 1915.an Frantzian egina.

Urte berean, alemaniarrek Scourge (Zigorra) atera zuten Fokker EIII (Eindekkler) monoplanoa aurrerantz disparatzen zuen ametrailadoreaz hornituta eta helizearen aspa tartetik disparatzeko sinkronizatua gainera.

Lehen Gerra Mundiala amaitzen, talde biak kazak zeuzkaten, hala nola, Inglaterrako Royal Aircraft Factoryaren SE5, SOPWITH Camel (kameilua), FOKKER DVIIa eta (Manfred von Richthofen, Baroi Gorriak hegan egin zuen).

Fokker Dr.I. 1917. arte, alemaniarrek Zeppelin aireuntziak erabili zituzten bonbardeatzeko, baina urte horretan Zeppelin (Staaken) RVI bezalako bonbardero estratejikoez aldatu zituzten.